DONOSTIA

. . .
. . .
Eduardo Chillida
. . .
Donostia bete-beteko tokia da, eta urte osoan zehar dauka jarduera turistikoa.

Hirian txertatuta dauden hiru hondartza zoragarrik osatzen dute jardueren eskaintza. Hondartza horiek askotariko paisaia, natura eta mendiz inguratuta daude, eta erdiagunetik metro gutxira, gainera.
Kirolak ezaugarritzen du hiri honen izaera, askotarikoak baitaude: pilotalekuko euskal kirol tradizionalak, hala nola esku pilota edo zesta punta, estropadak, tradizio luzeko herri kirolak edo Reala, Gipuzkoako futbolaren puntako talde gisa, bai eta surf komunitate zabala ere.

Kultur erakargarritasun handiko hiria da Donostia: Nazioarteko Zinema eta Jazz jaialdiak, San Telmo museoa, Txillida Leku museoa eta formatu handiko hiri obrak, hala nola Txillida edo Oteiza artistenak, eta musika tradizioak zein tokiko folklorea.

Hiriko “Skylkine”-ak berak tradizioaren eta berrikuntzaren arteko bizikidetza erakusten du.
Hori hiriko auzoetako arkitekturan bertan ikusten da, kaleetan zehar ibiltzean, dendetan erostean eta jarduera turistikoez gozatzean.
Eta gastronomia ez zen gutxiago izango! Tabernek eta jatetxeek berriaren eta betikoaren arteko fusioa eskaintzen dute, TOKIKO LEHENGAIEN KALITATEAN eta ELABORAZIO ZAINDUETAN oinarrituta, baina baita horiei ematen zaien tratu zorrotzean oinarrituta ere.
. . .

Denbora mugatu batez, webgune honen bidez erreserba egin duten Hotel Nizako bezero guztiek doako sarrerak jasoko dituzte Chillidaleku museoa bisitatzeko.
Txillida Leku museo paregabea da, bere horretan artelan handi gisa egindakoa.
Han, artearen eta naturaren arteko fusioa modu naturalean gertatzen da. Eskulturak paisaian txertatuta ageri dira, beti haren parte izan balira bezala.
Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura erraldoiekin bizi dira, guztiak ere ingurunearekin elkarrizketa ezin hobean.
BISITATU TXILLIDA LEKU MUSEOA