GELA MOTAK
. . .
Batentzako, birentzako eta hirurentzako gelak ditugu, hiriari eta itsaso zoragarriari begira dauden leihoak dituztenak.

. . .
Batentzako, birentzako eta hirurentzako gelak ditugu, hiriari eta itsaso zoragarriari begira dauden leihoak dituztenak.
. . .
Niza hoteleko jatetxean gosari oso batez, bazkariez, afariez eta gelako zerbitzuaz gozatu ahal izango duzu.

Hotel osoan doako wifia dugu.

Establezimendu osoan eta gela guztietan aire girotua dugu.

Garbitegi eta lisatze zerbitzua.

Harreran kutxa gotor indibidualak ditugu.

Ordainpeko garajeko plaza mugatuak ditugu, eta, beraz, gomendagarria da aldez aurretik erreserbatzea./p>

Doako bizikletak ditugu bezeroek erabiltzeko.
Gure harreran, gure langile eleaniztunek egonaldian zehar dauden jarduera eta behar dituzun zerbitzu guztien berri emango dizute.

gorde zure ekipajea.
. . .
Juana Eguren andrea, Zumarragan jaioa eta ostalaritzan ziharduen familiako kidea (Paraiso hotela, Zumarraga), mende hasieran iritsi zen Donostiara, eta Biarritz hotela erosi zuen Zaragoza plazan. Juan Juantegui jaunarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituen: Amparo, Maritxu, Carmen eta Antonio.

1908an Zubieta kaleko etxea erosi, eta Niza hotela eraiki zuen. Hotelaren zuzendaritza lana Mª Luisa Alvaro ilobaren esku geratu zen.
Neguetan itxita egoten zenez, Biarritz hotelera joan ziren bizitzera. Juana arduratzen zen ekonomia, kontrol, kudeaketa eta bestelakoei buruzko gai guztiez, nortasun bereziko emakumea baitzen.
Gerra zibilak iraun zuen bitartean, bi solairu gehiago eraiki zituzten Niza hotelean, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen du. Biarritz taberna izan zen mantenu osoan ostatu hartutako bezeroek Linder jaunak prestatutako platerak dastatzeko aukera zeukaten txokoa. Aurretik Alemaniako Kaiserraren sukaldaria izan zen Linder.
1960ko hamarkadaren amaieran, Juana Eguren hil zen, eta Juantegui familia euren ondarea banatzen hasi zen. Biarritz hotela saldu, eta hotela izateari utzi zion. Eduardo eta Gonzalo Chillidak Niza hotela eskuratu zuten, gurasoak, Carmen Juantegui andrea eta Pedro Chillida jauna, hil zirelako.

1970ean, Eduardo Chillida, Pilar Belzunce emaztea eta zortzi seme-alabak geratu ziren jabe bakar. Iturriaga arkitekto jaunak zuzendutako eraberritze handinahiari ekin zioten, solairu bakoitzean bainugela zuten bi gela eta lau logelatarako bainugela komun bat besterik ez baitzegoen. Gela guztietan jarri zuten bainugela, egitura guztiak indartu zituzten eta hotelaren osaera gaur egun dagoen bezala geratu zen.
. . .
Dª Juana Eguren, nacida en Zumárraga, de familia dedicada a la hostelería ( Hotel Paraíso, Zumárraga), llega a San Sebastián a principios del siglo y compra el Hotel Biarritz en la plaza de Zaragoza. Casada con D. Juan Juantegui, tiene cuatro hijos: Amparo, Maritxu, Carmen y Antonio.
En 1908 compra la villa de la calle Zubieta y construye el Hotel Niza. La Dirección del Hotel es llevada por su sobrina Dª Mª Luisa Alvaro. Los inviernos permanece cerrado y se trasladan a vivir al Hotel Biarritz, donde Dña. Juana, mujer de una personalidad extraordinaria, llevaba todos los asuntos en cuanto a economía, control, gerencia…..
Durante la guerra civil, se construyen dos plantas más en el Hotel Niza, altura que tiene en la actualidad. El bar Biarritz fue el lugar del Restaurante donde los clientes alojados y en régimen de pensión completa degustaban los platos preparados por el Sr. Linder, ex cocinero del Kaiser alemán.

A finales de los años sesenta muere Dña. Juana Eguren y la familia Juantegui inicia la repartición de su patrimonio. Se vende el Hotel Biarritz y desaparece como Hotel. Eduardo y Gonzalo Chillida acceden a la propiedad del hotel Niza, al haber fallecido sus padres Dª Carmen Juantegui y D. Pedro Chillida.

En 1970 se quedan como únicos propietarios Eduardo Chillida, su mujer Pilar Belzunce y sus ocho hijos. Se inicia una ambiciosa reforma dirigida por el Arquitecto Sr. Iturriaga, ya que en cada planta sólo se contaba con dos habitaciones con baño incluido y otro baño común para cuatro habitaciones. Se dotan a todas de baño completo, se refuerzan todas las estructuras y la composición del Hotel queda como está en la actualidad.
Donostiako Niza hotela toki pribilegiatuan kokatuta dagoen familia hotel enblematiko bat da. Kontxako hondartzaren oinean dago, eta denetarik eskaintzen du: badiara begira dauden gelak, bost zentzumenekin gozatzera gonbidatuko zaituen proposamen gastronomikoa, eta munduko hiri ederrenetako baten magia eskura izatea.

Zubieta kalea 56, 20007
Donostia, Gipuzkoa
0034 943 426 663
reservas@hotelniza.com
LRH : HSS00003
